Asteartean “Etorkizuneko ahots bat iraganean”

Joan den irailean Katalina Eleizegiren memoria berreskuratzeko ekimena aurkeztu zen eta, besteak beste, haren bizitza eta lanaren gainean eginiko antzezlan musikatua aurkeztu zen: “Etorkizuneko ahots bat iraganean”. Orduko hartan gaztelaniaz estreinatu zen eta astearte honetan euskarazko bertsioaren txanda da. Beraz, hitzordu bikaina 19:00etan Bota Peñan Ines Bengoa antzezle eta Iosu Lizarraga soinujoaren eskutik.

Ekitaldia pixka bat atzeratuko da, 19:00etan deitua baitago Bota Peñan bertan argazki kolektibo bat ateratzeko hitzordua.

Aurreko artikuluaIgandean zinema euskaraz: Museoaren zaindariak
Hurrengo artikuluaMartxoak 5, asteartea, zinema Lizarran: Bizkarsoro eta solasaldia