Herritarren kilometroa: Lizarrako udalak kilometrorik ez, asteartean

Lizarrako udalak erabaki du aurten kilometrorik ez erostea eta Korrika Batzordeko partaideek erronka bota diote herritar, kolektibo eta elkarteei. Hala, datorren asteartean, hilak 27, 19:00etan Bota Peñan argazki herrikoia egitera deitu dituzte herritarrak. Izan ere, “Udala guztion etxea da eta guztion Kilometroa nahi dugu”. Bertan, protesta egiteko argazkiarekin batera, hurrengo ekimenen berri emanen da, batipat: Udalaren kilometroa guztion artean erostea, martxoaren 17ko igandean kilometro sinboliko bat egitea arratsaldean eta iluntzean jendez betetzea Lizarra osoa eta, bereziki, guztion kilometroa den hori, Udalarena.

Asteartean, Ondoren «Etorkizuneko ahots bat iraganean» antzerki-musikatuarekin gozatuko dugu.

Korrikaren ibilbidea Lizarran barrena. Gorriz Udalaren kilometroa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena