Martxoak 5, asteartea, zinema Lizarran: Bizkarsoro eta solasaldia

Martxoaren 5ean, datorren asteartean, 19:00etan Los Llanos Kulturagunean, Bizkarsoro filma Los Llanos Kulturagunean. Ondoren solasaldia egileetako batekin.

“Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna”.

“Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotasunetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta urrentzea. Eta bizirauteko borroka”.

“Bizkarsoro, euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizigogoaren historia biltzen duen filma da”.

Aurreko artikuluaAsteartean “Etorkizuneko ahots bat iraganean”
Hurrengo artikuluaLarunbatean Korrika Eguna Iturriagan eta Korrika goiza Oteitzan