Aste honetako euskal agenda

 

Asteazkenean Gareanen eskutik ohiko Txokolipuinak saioa Bota elkartean 18:00etan eta, ondoren, 20:00etan Maria Vicuña Gazteriaren Etxean Putinen Guardasola antzezlana Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreekin. Ostegunean, aldiz, 19:30ean literatura solasaldia Garikoitz Goikoetxearekin, Euskara, irabazteko bidean liburuaren inguruan eta 20:00etan hitzaldia Muetzen: Bidaiariak Euskal Herrian, atzerritarren begirada.

Ostiralean, Ferien bezperan, 21:30etik aurrera bertso afari mundiala Bota Peñan Aitor Mendiluze eta Unai Agirrerekin. Txartelak 15 euroan euskaragarri Ino liburudendan, AEKn eta Ikastolan. Feriak bete-beteak direnean, larunbat honetan Lizarran Kantuz berezia 12:30ean Baxe Nafarroa kaletik hasita.

Azkenik, datorren astea izan arren, abenduaren 3an, astelehena eta jai egun berezia, 11:30ean bisitaldi gidatua izanen da Karlismoaren museora. Bide batez, aukera aparta erakusketa berria ikusteko: Karlismoa zinemaren ikuspuntutik. Horretaz gain Euskaraldiaren amaieran izanen dugu.

 

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena