Apirilak 23, besarkatu: une jakinetan aitzindariek bidea egiten dute hurrengoak bidean ibil daitezen

Besarkatu

Une jakinetan aitzindariek bidea egiten dute hurrengoak bidean ibil daitezen. Askotan, gainera, oharkabean pasatzen zaigu momentu horiek duten garrantzia. Atzoko albistean, kasu, Institutuko D ereduko ikasleak herrietako gazteen eskubideen alde kateatu ziren horren sarreran. Gaurkoan ez dakargu salaketa eta kateatzea, gaurkoan ospatzea eta besarkatzea dagokigu.

Oraingo honetan hori gerta ez dadin, besarkada erraldoi bezain gozoa emanen zaie apirilaren 23an Tafalla, Lodosa, Caparroso, Lezaun, Abartzuza eta Ameskoako gurasoei. Horma eraisten darraigu.

Ekimenaren erdigunea Besarkada erraldoia izanen da. Herriko plazan elkartu eta aurkezle-zuzendari baten gidaritzapean, jende adina borobil eginen ditugu elkarri besarkatuta. Lurrean izanen ditugun borobil arrastoak betetzea izanen da helburua. Behin horiek jendez beteta, gidariak suziria bota eta elkarri besarkatuko diogu. Musikak eztanda eginen du konfeti eta algara artean.

Egitaraua, apirilaren 23an, Tafallan:

Hasiera 10.30ean izanen da: Txistorrada; Haurrentzako txokoak: aurpegiak margotzeko, puzgarriak edota eskulanak; Girotzea (Abesbatzak herritik buelta eta fanfarreak zein txarangak izanen dira).

Ekimenaren erdigunea: 12:30ean Besarkada erraldoia.

14:00etan BAZKARI HERRIKOIA. 100-150 pertsonentzako Izanen da bakarrik. Behin beteta ez da leku gehiago egonen.

Albistea hedabide ezberdinetan:

Euskalerria irratian
Naiz.eus-en
Diario de Noticiasen
Nafarroako Europapress-en
Sortzen-en

Aurreko artikuluaLizarraldeko Institutuan D ereduko ikasleak euskararen alde kateatuak: Diskriminazioarekin amaitu
Hurrengo artikuluaRemontibalen, eman bostekoa euskarari bideoa