‘Ager Vasconum’ 2018ko Literatura lehiaketaren sariak ekainaren 8an, ostirala, banatuko dira.

Ekainaren 8an, ostiralarekin, ‘Ager Vasconum’ Literatura lehiaketaren sariak banatuko dira Centro Cultural Los Llanos Kulturagunean, arratsaldeko 08:00etan.

Ekitaldian parte hartuko dute toki entitate antolatzaileetako ordezkariek, hau da, Erriberri, Zangoza, Lodosa, Tafalla eta Lizarra Udaletako eta Irantzu Mankomunitateko agintariak.

Aurtengo edizioan 154 lan aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik, 93 lan; Erriberriko merindadetik, 60 lan eta Zangozako merindadetik lan 1 iritsi dira. Gaiak ere anitzak izan dira.

Lizarrako musikari gazteen emanaldiak musika jarriko dio ekitaldiari.

Ager Vasconum lehiaketa eskualde hauetako gazteak euskaraz idazteko zaletasuna sustatzearren jaio zen. Ager Vasconum Literatura Lehiaketa du izena eta erromatarrek gure lurraldeko hegoaldeari eman zioten izenari egiten dio aipamen; horixe baita lehiaketak hartzen duen eremua, hau da, Nafarroako Hegoaldea: Lizarrako eta Erriberriko Merindadeak eta Zangozakoa Irunberritik gora dauden ibarrak kanpoan utzita.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena