Euskararen erritmora Villatuertan aldaparik ez!

Irantzuko herriek euskararen egun bikaina ospatu zuten Villatuertan, XI.a dute jada, eta jarraitzeko asmoz gainera. Kalejira, haur tailerrak eta jolasak, babarrun jate ederra, puzgarriak eta ur jolasak, Lizarraldeko dantza tailerra, koreografiak, euskaraokea, Neu’e Buruben taldea…

Ezin aipatu gabe utzi orain 25 urte Villatuertan euskara ikasteko sortu zen gazte taldeari hasiera ekitaldian egin omenaldia. Kimu haietatik sortuko ziren beste hainbat ekimen herrian; besteak beste euskal kulturaren enbaxadore den Olentzeroren kalejira herrian, jada ohitura bilakatua.

Zorionak

Eguna baina hasi besterik ez zen eginen hasiera ekitaldiarekin, egun osoan zehar eta eguraldia lagun giro apartaz gozatu ahal izan baitzuten eguna Villatuerta eta inguruko herrietako lagunek. Bazkarian, adibidez, 105 lagun bildu ziren eta Garigolo udal nabearen estalpean haurrak puzgarrietan jolasten ziren bitartean. Eta irudiek hitzek baino hobe azaltzen dutenez, hemen argazki galeria (Klikatu irudiaren gainean):

Hemen koreografiaren bideo laburpena:

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena