• Berdintasunari buruzko ihes-gela

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 14an, Musika Eskolako Auditorioan, 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako berdintasunari buruzko ihes-gela (gehienez 25 parte-hartzaile, 2 orduko iraupena gutxi gorabehera). Euskarazko saioa 12:00etatik 14:00etara. Izen-emateak: igualdad.berdintasuna@estella-lizarra.com Berdintasun zerbitzuaren eta Udalaren M8aren beste ekimenen berri izateko: "Udalak aurkeztu du Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako jardueren egitaraua"

  • Zinema: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea (larunbata)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Martxoak 14 eta 15, larunbat eta igande, zinema euskaraz Los Llanosen: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea. Sarrerak 5.5 euroan online eta txarteldegian eskuragarri. Iraupena: 85 min. Sinopsia: Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baita Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Baina festa baino lehenago, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako […]

    5.5€
  • Irakurri, gozatu, bertan erosi, oparitu kanpaina

    IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU (IGBO), liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, DRAGON COMICS eta EKOLORE) liburuak %25 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean. IGBO kanpaina GAREAN Euskaldunon Elkarteak antolatzen du, Lizarrako Liburutegi eta liburu-denden laguntzarekin eta Udalaren […]

  • Busa Korria hasierara (izen ematea martxoaern 15a baino lehen)

    Martxoaren 19an, ostegunarekin, Korrikari ekingo zaio Atharratzen. Hala, Lizarratik eta Garesetik busa antolatu da. Lizarrako bus geltokitik 8etan abiatuko da, Garesen 8:15ean hartuko du jendea eta 11:00ak aldera espero da Atharratzera iristea. Itzulera 18:00etan hasiko da eta espero da 20:30ean Garesen egotea eta 21:00etan Lizarrara iristea. Izen ematea euskaltegietan izanen da, martxoaren 15a baino lehen. […]

    15€ – 25€
  • Zinema: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea (igandea)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Martxoak 14 eta 15, larunbat eta igande, zinema euskaraz Los Llanosen: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea. Sarrerak 5.5 euroan online eta txarteldegian eskuragarri. Iraupena: 85 min. Sinopsia: Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baita Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Baina festa baino lehenago, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako […]

    5.5€
  • Familia antzezlana: Elara, bidaia bat izarretara

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 15ean, 18:00etan Los Llanos Kulturagunean, familia antzerkia: Elara, bidaia bat izarretan. Sarrerak 6 euroan online eta txarteldegian eskuragarri. Sinopsia: Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Galaxiak eta planetak zeharkatuz, bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian. Horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar […]

    6€
  • Korrika Remontibalen

    Remontival ikastetxea (Estella-Lizarra)

    Datorren ostiralean Korrika Remontivalen izanen da, 17:00etatik aurrera ikastetxeko jolastokian. Aurrena txokolatada, euro baten truke, ekarri zure edalontzia! eta baita pintxo-potea ere 3.5 euroren truke. Aldi berean tailerrak egonen dira, aurpegi eta harrien margoketa, Korrikaren txapak egiteko tailerra, pegatinak sortzekoa...

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 20an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Hitzaldia: Euskara Estellerrian

    Sugarra gaztetxea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 20an "Euskara Estellerrian" hitzaldia eginen da Sugarra gaztetxean eta 22an, aldiz, Korrika Egunean, arratsalde pasa Gaztetxean (ping-pong, dardoak eta jolasak, afaltzeko aukera...) eta kalejira gazte kilometrora.

  • Igandean Korrika Eguna Deierrin eta Gesalatzen

    Martxoaren 22an Korrika Eguna eginen dute Deierriko Ostatuan eta Muetzen. Deierriko Ostatuan 12:00etan Musikoak egonen dira eta jarrain bermut-kontzertua. Ondoren, haurrentzako (14:00) eta helduentzako (15:00) bazkraiak eta jarraian ipuin kontaketa musikatua 16:00etan. Amaitzeko, mus txapelketa 17:30ean. Gesalatzen, aldiz, 17:00 Horma-irudia eta pankarta marraztuko dira, bai eta jolasak, merendua eta musika ere. 19:00etan denok Korrikara eta […]

  • Ikuskizuna: Gora Musika!

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 22an, 17:00etan, Gora Musika ikuskizuna Los Llanos Kulturagunean. Kaixo lagunok! Hain ezagunak diren Oianek eta Urkok, haien ibilbide arrakastatsuagatik eta musika eta euskaren bidez haur eta familia askoren bizitza girotzeagaitik, oraingoan Korrontzi, erromeria bikaineko banda, Bixente Martinez, dantzari eta erraldoiekin, Gora Musika! izeneko bidaia berri hau abiatu dute, euskaraz eta musikaz inoiz baino gehiago […]

    15€
  • Korrika eguna Aiegin

    Martxoaren 22an Korrika Lizarraldera iritsiko da eta horrekin batera Aiegin egitarau ederra antolatu dute. Hala, 17:30ean Herri kirolak izanen dira, 18:00etan eskulanak (petoak eta lekukoak), 19:00etan Korrika Txikia, 19:30ean zuzeneko musika DJ Txemi Navarrorekin eta 19:45ean tortilla txapelketa. Azkenik, berotzeko, 20:00eta pintxopotea eta 21:47an Korrika iritsiko da. Antolatzaileek gonbita egiten dute 858 herri kilometroa eta […]