- ekitaldia hau amaitu da.
Festa: Remontival ikastetxe publikoaren D ereduak 30 urte

Remontival Ikastetxe Publikoaren D ereduak, murgiltzen ereduak, 30 urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta, ikasturte osoan ospakizunetan dabiltza. Egun handia, berriz, ekainaren 6a izanen dute larunbata, egun osoko egitarau ederra darabilte eskuartean!
Hala, goizean haur zein familiengako ginkana (11:00), entzierrikoa, herri kirolak, aurpegi margoketa eta txikientzako jolasak (12:00).
Ondoren, 14:00etan txikientzako bazkaria (8 euro) eta 15:00etan helduena (15 euro). Bazkari bitartean puzgarriak izanen dira, 15:00etatik aurrera. Adi, bazkariko txartelak ekainaren 2ra arte eskura daitezke Dragon Comics, Equivalenza lurrin denda, Orreaga taberna, Ino liburudenda eta eskolan bertan.
Arratsaldean, 18:00etan txokolatea eta 18:30ean Trikidantz kontzertuan.
