- ekitaldia hau amaitu da.
Krepe tailerra LH4-6ko neska-mutikoentzat
2026/06/05 // 17:00 - 19:00

Datorren ostiralean, ekainak 5, LH 4-6ko neska-mutikoekin krepe tailerra eginen dugu. Bi saio eskainiko dira, izen emate nahiko baldin bada, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Oraingo honetan GURE HIZKUNTZA elkartean izanen dira, ez GURE GEROA elkartean.
Eta hamarrean plazan jolasak joan den ostiralean amaitu baziren ere, oraindik ere neska-mutiko koxkorrei azken saio gozagarri bat eskaini nahi genien. Hori dela eta, hemen duzue izen emate inprimakia: https://forms.gle/D58LW3rKGoDuB2gM7
Talde bat edo biak aterako diren, ostegunean izena emandakoei bidaliko zaien mezuan.

