• Korrika Kulturala: patata tortilla lehiaketa eta Iratxe kontzertuan

    Herriko taberna (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 27an, Lizarrako Herriko tabernan, 20:15ean patata tortilla lehiaketa eta jarraian Iratxe kontzetuan. Sarrera librea edukiera bete arte, baina patata tortilla lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Lehiaketarako osagaiak: arrautzak, tipula eta patatak (osagaiak Herrikon jaso ahalko dira aurreko egunean). Izen ematea inprimaki honen bidez: https://forms.gle/zgyNhUdknaTY8jp39

  • Mendian Mintza: Ioarrera irteera

    Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako. 🗺️ Gaur nora? Oraingo honetan Ioarrera joango gara, Kodes mendilorreko punturik garaiena. Gainera, ezohiko bide batetik joanen gara. Igoera Peña Blanca (1.249), Pico Royo (1.321) eta Ioar tontorra (1.414), jaitsiera aldiz, Peña de los Cencerros ondotik […]

  • Zinema: Baba Yaga eta sorginkerien liburua (larunbata)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, larunbat eta igande 17:15ean, animazio filma Los Llanos Kulturagunean: Baba Yaga eta sorginkerien liburua. Iraupena: 101 min. Sinopsia: Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional […]

    5.5€
  • Lizarran Kantuz

    Otsailaren 28an, larunbatarekin, arratsaldeko 19:00etan, Lizarran Kantuz Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

  • Zinema: Baba Yaga eta sorginkerien liburua (igandea)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, larunbat eta igande 17:15ean, animazio filma Los Llanos Kulturagunean: Baba Yaga eta sorginkerien liburua. Iraupena: 101 min. Sinopsia: Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional […]

    5.5€
  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 6an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Garagardo dastaketa

    Peñaguda elkrta

    Martxoaren 6an, ostiralarekin, Peñaguda elkartean 19:30ean garagardo dastaketa. Izena ematea 15 euroan (5 garagardo eta zizka-mizkak) kartelean agertzen den telefonoan.

    15€
  • Korrika ibilbidearen jolasa

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 11n, asteazkenarekin, Korrika ibilbidearen jokoa 18:30ean Bota Peñan.

  • Tailerra: Seiak eta hamarrean plazan!

    Martxoaren 13n, 18:10ean Santiago plazan! haur koxkorrendako tailerra: diseinatu zure motxula. Tailerra, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin. Saioa 18:10ean hasiko da, Gure Geroa elkartean eta ordu eta erdi iraungo du. Tailerra Lizarra Ikastolako eta Remontivaleko LH4, 5 eta 6ko haurrek aukeratu dute eta asmoa du hilean ostiral batez haien adinera […]

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 13n, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Ameskoako Korrika 2026

    Martxoaren 14an, larunbatarekin, Ameskoako Korrika Aranaratxen. 9:00etan Ameskoako Korrikaren hasiera Bakedaon (ibilbidea kartelean) eta 13:30ean mezua irakurriko da. 14:00etan "Bazen behin Ameskoan" Korrontxa antzerki taldearen eskutik eta 15:00etan "Euskal parrilla" bazkaria. Bazkalostea Xabi eta Anderrekin eta 16:00etan puzgarriak. 20:00etan txistorrada eta zozketa eta 21:00etan Txispunk eta Kutter kontzertuan.

  • Bisita gidatua: Lizarra euskararen begietatik

    Martxoaren 14an, larunbatarekin, bisita gidatua eginen dugu Egaren hirian barrena. Bisitari 12:00etan ekingo diogu, San Martin plazan, eta gure hirian bizi izan diren hizkuntzei buruz arituko gara, euskara ardatz hartuta. Ibilaldi hau Lizarrako euskal kulturari buruz da, protagonistak, testigantzak, gertakariak… Historian edo denboran aitzinera eta gibelera, aurrera eta atzera, ibiliko gara, auzo eta karriketan zehar. […]