• AEK-ko ikaslearen jaia

    Maiatzaren 21ean, ostegunarekin, AEKko ikaslearen festa Lizarran. Bi mintzodromo izanen dira, bat goizean, 11:00etan Koroatze plazan eta bestea arratsaldean, 18:30ean Santiago plazan. Biek ordubeteko iraupenarekin. Horretaz gain, 12:00etan bermut musikatua izanen da eta iluntzean, 20:00etan, Bolbora taldearen kontzertua. Ez dago izena eman beharrik, ekitaldiak irekiak dira.

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Maiatzaren 22an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Txosna txikiak

    Martxoaren 22an eta 23an, ostiral eta larunbata, Lizarrako txosna txikiak Lizarra pilotalekuaren ondoko plazan. Ostiralean 20:00etan ekitaldia eta txupinazoa eta ondoren kontzertuak: Zaunka, Balaseka, Antigona eta DJ Reimy. Larunbatean bermuta eta jarraian bazkaria. 17:30ean kalejira Ardo Usaie eta 20:00etan DJ festa: DJ Saenz eta DJ Bolo. Ondoren, 23:00etan, kontzertuak: The Anger Price, Delira, Kutter eta […]

  • Baserriko uzta: agroekologia eta musika

    Maiatzaren 24an, igandearekin, Udaberriko Baserriko Uzta: agroekologia eta musika uztartuko ditugu Lezaun Upategian (Lakar, Lizarraldea). Plan borobila izango da: bisita gidatuarekin hasiko dugu eguna, ondoren hamaiketako berezi bat dastatzeko aukera izango dugu eta kantaldiaren txanda etorriko da gero: INES OSINAGA musikariak emanaldia eskainiko baitu. Ekimena osatzeko, mahaiaren bueltan elkartuko gara, jaki agroekologikoez gozatzeko! Lezaun Upategia […]

  • Txokolipuinak: Ane Gebara

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Maiatzaren 28an, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Maiatzaren 29an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Estella-Lizarran futbolean euskaraz jokatu nahi?

    Lizarra Ikastola (Estella-Lizarra)

    Estella-Lizarran futbolean euskaraz jokatu nahi? Euskaraz dakiten 2020, 2019 eta 2018 urteetan jaiotako, eta edozein ikastetxekoak diren haur guztiei irekia da Lizarra Ikastola KKEn parte hartzea. Garrantzitsua da, batez ere, 2018ko haurrek lehen bait lehen izena ematea, Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartuko dutenez, federatu beharko dira eta tramiteak egiten hasteko taldea azkar osatu behar da. […]

  • Bisita gidatua: Erdigunean erakusketa

    “ERDIGUNEAN- EN EL CENTRO” erakusketa Lizarrako Kultur etxean. Maiatzaren 30ean bisita gidatua euskraaz 12:00etan, Lizarraldeko ART BRUT-CROMLECH TOPAGUNEAren eskutik.

  • Lizarran Kantuz

    Maiatzaren 30ean, larunbatarekin, Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

  • Krepe tailerra LH4-6ko neska-mutikoentzat

    Gure Hizkuntza

    Datorren ostiralean, ekainak 5, LH 4-6ko neska-mutikoekin krepe tailerra eginen dugu. Bi saio eskainiko dira, izen emate nahiko baldin bada, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Oraingo honetan GURE HIZKUNTZA elkartean izanen dira, ez GURE GEROA elkartean. Eta hamarrean plazan jolasak joan den ostiralean amaitu baziren ere, oraindik ere neska-mutiko koxkorrei azken saio gozagarri bat eskaini […]

  • Mendian Mintza: Errezun zirkularra

    Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako. 🗺️ Gaur nora? Errezu. Lizarratik abiatuko gara eta Errezura hurbilduko gara autoz. Handik, Mendizelaia tontorrera egingo dugu Belastegira igoko gara (982 m.) Ubagua arroilaren gainetik. Lezaunera jaitsi eta handik Ubagua arroila hartuko dugu berriro ere Errezura […]