Agate Deunaren hitzorduak: Lizarra, Gares, Andosilla

Agate Lizarra

Otsailaren 4a gainera datorkigu eta, ohi bezala, Agate Deuna koplak abestuko dira eguerdian eta ilunabarrean. Goizean eskolako haurrek abestuko dizkiote koplak “Ageda martiriari”. Ilunabarrean, berriz, helduen txanda izanen da. Hitzorduak honako hauek dira:

Andosillan 19:00etan abiatuko da kalejira eta 21:00etan afaria Venus tabernan.

Garesen 19:30ean abiatuko da plazatik kalejira

Lizarran 20:00ak aldera txokolate beroa izanen dugu euskaltegiaren parean eta, ohiko kalejira egin eta gero, (bertso-koplek lagunduta), Gure Hizkuntzan amaituko da, bertan merienda-afari goxoa hartuz.

Lodosa

Ea aurten Santa Reggae Ageda entzuterik dugun!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena