
Igandea gertu dugu jada eta euskara herria josten! jaiari azken ukituak ematen ari zaizkio (azken txandak betetzen, azken bilerak, urduritasuna … ), gaurkoan baina albiste eder batekin gatozkizue Parradust musika taldeak abestia egin baitu Bilatortako jairako. Euskal eta Irish doinuak uztartuz besteren artean honakoa kontatzen digute:
Hezkuntza eta hizkuntza batera doaz/herria eta irria gure ezpainetan/jostorratza hartuta gure eskuetan/euskal herria josi lioz edo hariaz/euskarak negurako berokia behar du/eguzkirako aldizka bela burun/oihala egokia lortuko dugu/inguruko guztiak gara bai jostun euskal herria josi euskararen jostorratzaz/euskal herria josi gure ikastetxetan Xiberu, Lapurdi, Araba, Bizkaia, Gipuzkua eta gure Naparrua/esku leunez tinko ongi montatua?/asko iraun dezala aberria bezala/euskal herria josiz gure geroa/nahiz eta harriz beteta maldaz gora/gure bidea denez baikorrak gara/hor ikusten duguna da garaipena euskal herria josi euskararen jostorratzaz/euskal herria josi gure ikastetxetan |
Abestia online entzuteko egin klik hemen eta abestia deskargatzeko hemen, hemen aldiz abestia youbuten. Parradusten abesti gehiago entzuteko hemen. On egin eta adi mantendu aste honetan albiste gehiago izanen baitira jaiaren inguruan! Gogoratu asteazkenera arte tartea duzuela jaian eginen den Mintzodromorako gaiak aukeratzeko.



