Badugu Etxepare sariduna: “ARRAROA” albuma

(Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez Del Diego, 2017ko Etxepare sariaren irabazleak)

Etxepare saria

Etxepare Saria Nafarroako 20 toki entitatek antolatzen dute: 2004an sortua aurten, Irantzu Mankomunitatea batu zaio eta lehendik ere bazeuden bertan Lizarra eta Garesko udalak ere. Etxepare Sariak 14 urteko ibilbidea egin du jada eta haurrentzako album ilustratuen sorkuntzan erreferentea bilakatu da.

Euskarazko album-en ezaugarri dugu, batetik, argitaratzen diren gehienak itzulpenak direla, hau da, ez euskaraz sortuak eta, bestetik, albumen ezaugarriengatik produkzio garestia izaten dutela. Etxepare sariaren bitartez saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratzen du.

Aurkezten diren 26 lanetatik, 2017ko lan saritua ARRAROA album ilustratua izan da, Ainara Azpiazu eta Paula Estévezena. Azaldu bezala: “Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, Batbiñeta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz.

Epaimahaikideek honakoa nabarmendu dute:

Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia. Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna, indarra eta askatasuna erakusten dute. Kolore biziek, berriz, areagotu baino ez dute egiten lanari darion bizipoza.

JendetzaARRAROA lan ausarta eta grafikoki interesgarria da. Album ilustratuaren definizioari trebeki heltzen dio, testua irudiaren bidez osatzen delarik, eta baita alderantziz ere. Tonua album guztian mantentzea lortzen du, liburu orekatua lortuz.”

Album ilustratu honek estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogoeta egiteko aukera helarazten.

 

 

Aurreko artikuluaHizkuntza Eskola Ofizialean aurrematrikula irekita
Hurrengo artikulua“Zergatik ez?” tailerra asteazkenean, eman izena!