Hizkuntza Eskola Ofizialean aurrematrikula irekita

Maiatzean Udalak aurreratu bezala datorren ikasturtean Hizkuntza Eskola Ofizialaren adar bat irekiko da Lizarran. Bertan euskara eta ingelesa ikasi ahalko dira. Euskararen aldetik, datorren ikasturteari begira B2 eta C1 mailak eskainiko dira, honako ordutegiekin:

B2.2 (B2 maila aurreratua):

B2 aurreratua, astelehen eta asteazkenean, 16:30-18:45
(eta bi ostiraletan behin)

C1 edo EGA maila:

Astelehen eta asteazken, 18:45-21:00
(eta bi ostiraletan behin)

Hemen Lizarrako euskara unitatearen esteka eta hemen aurrematrikula egitekoa. Dirudienez, aurrematrikula egiteko epea ekainaren 27tik irailaren 24ra arte luzatuko da. Ondoren, irailaren 25ean 12:00etan zozketa eginen da eta emaitza 16:00etan argitaratu. Behin betiko matrikula irailaren 26an, 9:00etatik 23:59era.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena