Deierriko eguna izanen dugu Zurukuainen aurten, ekainaren 11 eta 12an. Goiko bideoan egunaren abestia, ederra!! Eta azpian, grabatu zuten promoa. Azken asteotan #2dEmanEuskarari aldarrikatu dugu, hau bai dela hau bidea emateko era polita. Lizarraldean bada bailara berezia Deierri, eta berezien artean berezi dugu Zurukuaingo herria. Denborarekin Lizarraldeko lehen herri arnasgunea bilakatuko da?
Handia mendi mendi handi, arte baso eta pagadi,
Irantzu ibaia herriz herri ur berrien mezulari.Gari eta garagar soro, mahasti eta olibondo,
eskuzabalago den lur askorik ez da egongo.Deierri, herri txikiok handi egiten dugun harana.
Deierri, harro bizitzeko arazorik ez duen harana.Herri txikiak, hemeretzi, herri txiki eta berezi,
herri txikiotan bizitzeak baduelako merezi.Euskaraz herrien izenak, euskaraz abizen gehienak,
euskaraz ezin al du bizi hemen nahi duenak.



