Aurrematrikula eskaintza berezia tokiko euskaltegietan: Lizarra, Gares, Lodosa

Aurrematrikulazioa AEK

AEKtik aurrematrikularen gaineko informazioa helarazi zaigu. Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron! Izena orain emanez gero, hainbat abantaila izango dituzu:

* % 5eko deskontua matrikularen prezioan

* Ordainketa malguagoa, beste epe bat gehituta ohiko ordainketa-epeei

* Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa):

· 120 euro 240 ordutik gorako ikastaroetan

· 100 euro 120-240 ordu bitarteko ikastaroetan

Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen % 100 itzuliko dizugu, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko zaizkizu. Gogoratu, halaber, hainbat udalerrik euskara ikasleentzako dirulaguntzak eskaintzen dituztela, hala nola Lizarrak edo Garesek. Hemen, adibidez, 2015ean eskaini zirenak. Galdetu zuen herrian, eta ez balute ere, eskatu!

Izena emateko epea: ekainaren 19ra arte, AEKren edozein euskaltegitan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena