#EgitekoAsko, Miguel Indurain Sarian gaztelania eta frantsesa Lizarrako hizkuntzak

Asko egiteko

Joan den larunbatean, apirilak 2, Miguel Indurain Saria ospatu zen Lizarran. XVIII. edizio honek, aurrekoak bezala, Ega ondoko hiria izan du irteera, pasabide eta helmuga. Eguraldia lagun, Ion Izagirre izan dugu aurtengo irabazlea. Goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko egun ederra beraz.

Tamalez, Lizarrari proiekzio handia ematen dion kirol ekitaldi honetan, euskararen presentzia, zenbait euskarritan, ia desagertua izan zen. Albiste honetan jaso ditugun irudietan gaztelania dugu nagusi eta ondotik frantsesa, euskararen presentzia esaldi bakarrera mugatzen da ia. Zehaztu beharra dago jasotako irudiak erabat partzialak direla, soilik eskuorria eta Udaletxean kokatua zegoen bulego nagusiaren sarrerako oharrak dira.

Ibilbide eta ordutegien eskuorria:
Ibilbide-ordutegiakEuskara non

Ibilbidea

Euskara non 2

Lan handia dugu egiteko Lizarran euskararen presentziaren aldetik, eta honako goi mailako kirol ekitaldia horren adibide. Euskaraz bizi nahi badugu, #EgitekoAsko dugu eta mimoz tratatu behar ditugu horrelako ekitaldi arrakastatsuak, hauetan garrantzitsua dugu erakustea euskara ere Lizarrako hizkuntza badela, bai gure etxean eta baita bisitariei ere.

Eta honen ardura denona bada ere (jaso dugun hiritarraren kexua, adibidez, erabat garrantzitsua izan da), ardura berezia duten hiru entitate aipatu beharrean gaude: Club Ciclista Estella antolatzailea; Nafarroako Gobernua, Nafarroako Foru Erkidego XLVIII saria ematen zuen; eta Lizarrako Udala, Lizarrako Udal XII saria ematen zuen.

Alfredo.

Aurreko artikulua257 jarraitzaile, 18 + 33 harpidedun eta 499 atsegite! Baietz 500. atsegitea gaur egin!
Hurrengo artikuluaIrakurri, Gozatu eta Oparituren 8. edizioa Lizarran martxan da eta berritasunez betea dator