Irakurri, Gozatu eta Oparituren 8. edizioa Lizarran martxan da eta berritasunez betea dator

Kartela

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren edizio berri bat abiatu da Lizarran, zortzigarrena, GAREAN elkarteak antolatuta, Udala, Liburutegi eta herriko liburu denden laguntzarekin (Clarin, Ino eta Irrintzi).

Irakurzaletasuna bultzatzea helbururik behinena duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta Liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Egitasmoak, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du. Kanpaina honen beste helburuetariko bat Lizarrako Liburutegia, liburu dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle kluba, kultur elkarteak eta parte hartuko duten guztien arteko harreman eta elkarlana bultzatzea da.


Irakurri Gozatu eta Oparitu

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

1)Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Liburutegi publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.

2)Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete. Liburuzainak deskontu-txartela emango digu, euskarazko beste edozein liburu Clarin, Ino edo Irrintzi liburu dendetan erabiltzeko.

3)Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenak hainbat berrikuntza izango du aurten, gauzatze aldiarena adibidez, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra arte iraungo duena. Beste aldaketa bat, Patxi Zubizarreta idazleari eskaturiko 50 liburu gomendatuen zerrenda da, biorrikoan 5 adin tartetan aurkezten dena. Horretaz gain, beherapen-txartelarekin liburuak erosteko orduan, aurtengo deskontua handiagoa izango da, %35ekoa.

Horrez gain, apiril eta maiatzaren bukaeran, kanpainan parte hartu dutenen artean 30€ko bi opari-txeke zozketatuko dira. Txeke horiek ere, aipatutako liburu dendetan liburuak erosteko balio izango dute.

Opari-txekearen saridunak 2013ko ekainean
2013ko saridunak

Opari-txekearen saridunak 2014ko maiatza eta ekaina
Saridunak ekaineanSaridunak

2015eko maiatzeko opari-txeke saridunak
maiatzeko sariduna 2015

Apirilaren 1ean abiatu da Irakurri, Gozatu eta Oparituren 2016ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaituko da. Hortaz, kanpainak Liburutegian bi hilabeteko iraupena izango du, baina beherapen-txartelak liburu dendetan erabiltzeko epea ekainaren 11 artekoa izango da. Aurten, egitasmoa udaberriko hilabeteetan zentratuagoa egongo da, alde batetik, liburutegietan garai hobea izaten delako, eta bestetik, liburu-opari eta trukeen dinamika, oporrak bitarteko hilabetetan garatu ahal izateko.

Irakurri Gozatu eta Oparitu

Aurreko zazpi edizioetan frogatu denez, kanpainak eragin positiboa izaten du herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburuen mailegu kopuruan. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina ere kontuan hartzekoa da.

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Euskal Herri osoan zehar orain dela hamar urte eta, oraingo honetan, 50 herritan ipiniko da martxan. Nafarroan, Lizarrarekin batera, herri askotan abiatu da: Altsasu, Antsoain, Arbizu, Atarrabia, Berriozar, Burlata, Irurtzun, Etxarri-Aranatz, Zizur Nagusia, e.a.

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenak irauten duen bitartean, bestelako literatur jarduerak ere antolatu ohi dira Lizarran. Aurten, apirilaren 13an, Mikel Martinez ipuin kontalaria izango da Liburutegian, 20:00etan, “Denboraren korapiloak” izeneko lanarekin.

IGO egitasmoa, euskara eta literatura gozatzeko eta gozarazteko aukera bikaina.

Kalen Artze (GAREAN ESKALTZALEON ELKARTEA)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena