Asteazkenean Lizarran Shakti Olaizolaren “Irakurriz”

Shakti

Shakti Olaizolaren “Irakurriz” izeneko emanaldian, irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgilduko gara. Pasarte desberdinak dituen istorio batera eramango gaitu, oroimenez, aurkikuntzaz eta ametsez betetakoa. Bidean topatuko dituen objektuak (aulkia, mahaia, burukoa eta liburua) baliatuko ditu, bere barne mundua gurekin partekatzeko. Bera baitan dagoen munduarekin guk gozatzea eta amets egitea lortuko du. Mugimendua, ahotsa, orekak, dantza eta bihurrikatzeak… Nola amaituko da bidaia hau?

Shakti Olaizola gipuzkoarra, Arte Ederretan lizentziatua da eta arte plastikoarekin harremana izateaz gain, dantzarekin ere lotura handia izan du betidanik. Beranduago, zirkua eta akrobaziak aurkitu zituen. Bihurrikatzean, dantza akrobatikoan eta klown-ean prestatu da.

SHAKTI OLAIZOLA “IRAKURRIZ”

NOIZ: martxoak 9, asteazkena, 20:00etan

NON: Maria Vicuña Gazteriaren Etxean, Lizarra.

Garean elkartearen eta Lizarrako udalaren eskutik.

Aurreko artikulua[Bideoa] Larunbateko Kantuz Txiki Lizarran.
Hurrengo artikuluaSukaldafaria ostiralean, martxoak 11, Mañerun 20:30ean