Joan den larunbatean, otsailak 27, Lizarran Kantuz txiki eta nagusi ospatu ziren bata bestearen jarraian. Eguraldi erabat kaxkarra izanik ere, euria, haizea, hotza… Kantuz Nagusian jende mordoa elkartu zen eta ohiko kantutegiari abesti berriak batu zitzaizkion. Nagusiak berritzeko gogoz etorri ziren bada. Txoritxo batek aipatu zuen, gainera, kantutegi berria prestatzen ari direla, hirugarrena jada!
Albiste honetan dugun bideoa, ordea, aurretik egin zen Kantuz Txikirena, minutu eskas hori giro ederraren erakusgarri dugu. Eguraldi txarrak Foru enparantzako arkupeetan egotera behartu bagintuen ere, eta talde txikian ibili baginen ere, giro ederra sortu zen han geundenon artean.



