Berria egunkaria Lizarrako liburutegira itzuli da; larunbatean Euskararen Kontseilua

Berria azala

Joan den urtean gobernu aldaketa ugari eman ziren Nafarroako administrazioetan, besteak beste Lizarran ere. Gobernu aldaketa erabat hankamotz geratuko litzateke, ordea, ez balu berezko politika fiskal eta aurrekontu ezberdinak ekarriko. Horrela, joan den abenduan 2016ko aurrekontua onartu zen Udalean. Datozen asteotan euskararen aldetik dituzten berritasunak aztertuko ditugun arren, doala blog-albiste hau sarrera gisa:

Aurtengo udal-aurrekontuei esker, Lizarrako Liburutegian Berria egunkariaren harpidetza hartu dute urte osorako urtarriletik. Niretzako, notizia zabaltzea merezi du Estellerriko euskaldunen artean.

Bestalde Euskararen Kontseilua abiatzeko, udal ordenantzan jaso bezala, lehen bilera bat eginen da. Larunbata honetan, Kultur Etxean, goizeko 11:00etan.

Aurreko artikuluaAurrematrikulazioa, Lizarra Ikastola, “benetako eleaniztasuna”
Hurrengo artikuluaAurrematrikulazioa, Remontibal eskola, “aukeratu publikoa, kalitatezko hezkuntza”