Urtarrilaren 27an, 17:00etan Lizarrako Kiroldegian: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amalur

Amalur

Urtero legez, Gareanen eskutik, hemen ditugu Euskal Herriko pailazorik ospetsuenak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Lizarrako kiroldegian, urtarrilaren 27an, asteazkenarekin, izanen ditugu gure artean. 17:00etatik hasita, Lizarraldeko haurrei dir-dir eraginen dien ikuskizuna izanen dugu: Amalur.

Txartelak aldez aurretik eskuratzeko, urtarrilaren 18tik 26ra: Lizarra Ikastola, Remontival IP, Arieta HE, INO, Irrintzi, Clarin liburudendak eta www.barrabarra.eu . Bestela, urtarrilaren 27an, kiroldegiko sarreran bertan, eskura daitezke.

AMALUR

Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.

Aurreko artikuluaUrtarrilak 16, larunbata, Kepa Junkera eta Sorginak Lizarran
Hurrengo artikuluaLarunbat honetan, 19:30ean, Lizarran Kantuz handi (Inauteriak dela eta aurreratua)