
Larunbat honetan, urtarrilak 16, handien Lizarran Kantuz izanen dugu 19:30ean Baxe Nafarroa kaletik abiatuta. Saioa aurreratu egin da aurten inauteri asteburuak goiz direlako. Honekin batera aipatzea Kantuz Txiki ez dela izanen hilabete honetan.
Musika, kantu eta dantza larunbata izanen dugu beraz: 19:30ean Lizarran Kantuz eta 21:00etan Kepa Junkera eta Sorginak Llanos Kulturgunean. Larunbat arrats aparta!



