Bigarren urtez Euskararen Ginkanaantolatzen ari dira Kutxa Ekogunea eta Azkue Fundazioa. Taldeka parte hartuko da aurten ere eta 3.000 euroko saria eramango ditu talde irabazleak, euskararen aldeko proiektu baterako. Iaz bezala probak internet bitartez izanen dira, probak gaur bertan, otsailaren 19an, hasiko dira eta finala aste santu ostean.
Iaz Pintxo-pote mintza taldeak parte hartu zuen eta finalera sailkatzetik 5 puntu eskasetara geratu ginen! Probak egitea esperientzia aberasgarria izan zen eta bideo zein argazki ederrak egin genituen, ikusi bestela Lizarrako hizkuntza aniztasuna edo bi euskara ikasle eleanitzi egindako elkarrizketa.
Iazko esperientzia eta gero, pintxopote mintzataldeak berriz ere parte hartzea erabaki du. Azken orduan bada ere!



