Datorren otsailaren 28an Korrika Martxa eginen da Artazutik Ziraukira eta ondoko egitaraua izanen du:
Artazutik 9:30ean abiatu, salda beroa hartu ondotik
Garesen kalejira Zubiondo gaiteroekin
Mañerun hamaiketakoa
Ziraukin bazkaria bertsoek lagunduta (Ander Fuentes eta Eneko Lazkoz), Tortotxikiren panpinak, Artazuko dantzariak, Ziraukiko AEK taldearen abestia, Beti Berandu txaranga…
Bazkariko txartelak inplikatutako herrietan salgai eta menua: patatak errioxar erara, kalderetea, postrea eta kafea (12 €). Facebook-ek ere bazkarirako ekimena sortu dute. Bazkarirako txartelak hartzeko epea, otsailaren 25a bitarte.




