Txalaparta ikastaroa Lizarran: eman izena irailaren 30era arte

Urritik aurrera, asteazkenetan Maria Vicuña gazteriaren etxean txalaparta ikastaroa Hutsunekin eta Lizarrako txalaparta elkarteak antolatuta. Irailaren 14tik 30era izango da izen emate kanpaina. 100 euroren truke 10 saio izango dira.

Lau talde daude, maila, adina eta ordutegiaren arabera:

  • 17:00 – 17:55 TXIKIAK I (6 – 10 urte)
  • 18:00 – 18:55 TXIKIAK II (10 – 16 urte)
  • 19:00 – 19:55 I MAILA (+16 urte)
  • 20:00 – 20:55 II MAILA (+16 urte)

Esan bezala, ikastaroak 100 euroko prezioa du eta irailaren 14tik 30era egin daiteke. Nola? Bada, idatzi lizarraratx@gmail.com helbidera edo kartelean dagoen telefonora.

Antolatzailea Lizarrako Txalaparta Elkartea da eta laguntzailea Gazteriaren Etxea.

Ikastaroa Hutsun txapalarta taldeak emango du.

Aurreko artikuluaEuskara ahora, matrikulatu euskaltegian! A1 eta A2 doan, beste mailak ia doan!
Hurrengo artikuluaHizkuntza Eskolak A1 eta A2 Lizarra. Aurrematrikula irailaren 20ra arte.