Hasteko: Txokolipuinak eta pailazoen «Kuikui» lana

Asteari ekiteko, Gareanen eskutik bi proposamen. Asteartean 17:30ean Txokolipuinak Amaia Elizagoienekin, «Ameli». Ohi bezala HH3, LH1 eta LH2 ikasmailetako haurrei zuzenduta dago eta saioaren erdian hankak astintzeko eta txokolate ogitartekoa hartuko dute haurrek. Ipuin-kontaketa Alfonso Ugarte aretoan izanen da, Los Llanos Kulturagunean.

Asteazkenean, 16:00etan, Porrotx eta Marimotots izanen ditugu Los Llanos Kulturaguneko areto nagusian. Ia ez da sarrerarik geratzen.

Aurreko artikuluaDatorren astean: haur ttikittiak dituzuenak adi agendari!
Hurrengo artikuluaIgandean zinema: Ainbo, Amazoniako gerraria