Datorren astean: haur ttikittiak dituzuenak adi agendari!

Haur ttikittoak baldin badituzu, adi datorren asteko agendari, bete-betea baidatorkizu! Aurrenik, asteartean Txokolipuinak saioa izanen dugu Alfonso Ugarte aretoan (Los Llanos Kulturagunean, monasterioko patioko eskuin-atea). Ohi bezala, ipuin kontaketa hau HH3 eta LH 1 eta 2 ikasmailetako haurrei zuzenduta dago. Ondoren, asteazkenean, 16:00etan «Kuikui» antzezlana Los Llanos Kulturagunean.

Azkenik, Los Llanos Kulturaguneko webgunean «Ainbo» animazio filma iragarria dute otsailerako, oraindik ere data zehatza adierazi gabe badago ere, otsailaren 26an edo 27an izanen dela ematen du.

Asteartean (otsailak 22), 17:30ean, Txokolipuinak Alfonso Ugarte aretoan

Asteazkenean (otsailak 23), 16:00etan «Kuikui» antzezlana Los Llanos Kulturagunean

 

«Ainbo» animazio filma. Data zehatza ez badakigu ere, otsailaren 26an edo 27an izanen da (larunbatean edo igandean)

Aurreko artikuluaKontaketa, dantza eta kantuketa… topaketa!
Hurrengo artikuluaHasteko: Txokolipuinak eta pailazoen «Kuikui» lana