Gaur hasiko da Errigoraren V. kanpaina eta azaroaren 14a bitarte izanen dugu epea bi saski motak eskatzeko: Saski Beltza eta Zuria. Ohikoa den bezala, Erriberan ekoitzitako kalitatezko produktuak izanen ditugu bertan eta prezioa 50 euro izanen dira. Saskiak eskatzeko, ohiko lekuetan:
- Garesen, Izarbeibarko euskaltegian
- Lizarran, Beñat Etxepare euskaltegian (online egiteko aukera) eta Lizarra Ikastolan
- Lodosan, Ibaialde ikastolan
- Vianan, Erentzun ikastolan
Auzolanari esker saski bakoitzaren prezioaren laurdena, %25a, Erriberako euskalgintza hauspotzera bideratuko da eta, berez, aurkezpenean azaldu bezala, jada “800.000 euro bideratu dira zonalde zigortura“.
Ikusi hemen zertan inbertitu diren:
Errigora komunitatea ekoizle eta kotsumitzaile arduratsuek osatzen dute, hala nola hauen arteko zubia egiten duten herrietako boluntarioek eta, jakina, Erriberako euskalginzako kideek.




