Igande honetan Nafarroa Oinez dugu Altsasun eta, ohi bezala, ekitaldiz beteriko egitaraua izanen dugu aurten ere (hemen ikusgai). Horrekin batera, inguruan antolatzen ari diren hainbat autobusen berri izan dugu, ostegunera arte duzue epea hauetan izena emateko!
Hona hemen autobusen oinarrizko informazioa:
- Lizarra Ikastola. 12 euro, irteera 8:30ean Lizarrako bus geltokitik eta 18:30ean itzuliko da. Txartela eskuratzeko azken eguna osteguna.
- Irantzu Mankomunitateko hainbat herri. 12 euro, irteera 8:30ean Villatuertako Gori-gori erretegitik eta itzulera ordua autobusean adostuko da. Geldialdiak izanen ditu Abartzuzan eta Lezaunen. Izena emateko: hainbat udaletxe (Villatuerta, Deierri eta Gesalatz), Abartzuzako jubilatuen taberna eta Lezaungo alkatea. Izena emateko azken eguna osteguna.
- Oteitza. 12 euro, irteera 8:30ean eta itzulera ordua autobusean adostuko da. Izen ematea ostegunera arte, “La Union” elkartean.

“Bizi” bideoklipa:




