Garesen Hiri Kanpaldia antolatu dute ekainaren 20tik 29ra. Sei eta hamabi urte bitarteko D ereduko ikasleei zuzenduta, denetarik egiteko aukera izanen dute haurrek. Izena emateko, Garesko euskara zerbitzuarengana jo, Garesen erroldatutakoek 15 euroan eta besteek 20 euroan. Osotara 18 plaza daude.




