(Argazkia IHEO-tik hartuta)
Nafarroan, eta baita Lizarraldean ere, euskara jakiteak gero eta balio handiagoa du lana eskuratzeko: izan jendaurreko langilea (merkatari, administrari, ostalari, turismo, begirale…), toki administrazioan (udal eta mankomunitateetako langileak…), aisialdian (ludotekak, begiraleak, udalekuak…), irakaskuntzan (irakaslea, zaintzailea, hezitzailea…)… Euskara titulua izatea beraz, gero eta komenigarriagoa zaigu lana lortzeko.
Hizkuntza Eskolak astelehenean ireki zuen matrikula librerako garaia. Hortaz, euskara titulua atera nahi baduzu, orain duzu aukera. Honela, I Eranskinean zehaztu bezala, azterketen datak (azterketa guztiak arratsaldez):
- Tartekoa edo B1, maiatzaren 23an (deialdi arrunta) eta irailaren 6an (deialdi berezia)
- Aurreratua edo B2, maiatzaren 28an (deialdi arrunta) eta irailaren 11n (deialdi berezia)
- C1, maiatzaren 22an (deialdi arrunta) eta irailaren 4an (deialdi berezia)
Aurten gainera, probak Lizarran egiteko aukera izanen da “probak egiteko hiru ikastetxe izango dira: Iruña, Lizarra eta Tutera. Aurreinskripzioa egiteko unean zona bat aukeratu beharko da eta adierazi beharko da matrikula beste ikastetxe batean egiteko aukera eduki nahi den, lehen aukerarekin matrikula lortu ezean.”
Beraz, IHEOren bitartez euskara titulua atera nahi baduzu, bi urrats bete behar dituzu:
- AURREINSKRIPZIOA: 2018ko otsailaren 12ko 9:00etatik otsailaren 18ko 23:59ak arte. Hemen aurreinskripzioa egiteko jarraibideak pdf batean.
- MATRIKULA: 2018ko otsailaren 27ko 9:00etatik martxoaren 4ko 23:59ak arte




