“48 ordu euskaraz” irudikatzen Lizarran: argazkiak eta balorazioak

Astelehen honetan 13 lagun bildu ginen “48 ordu euskaraz” imaginatzen hasteko. Testuinguruan jarri ondoren (Lizarrako taldeak Euskararen EHko Ginkana irabazi, Lutxo Egia, Egia auzo donostiarra, Aguraingo 75 ordu euskaraz, Lasarte-Oriako 40 egun euskaraz…) mahai gainean jarri ziren lau proposamen.
IRUDI

Honela, aukera bat zen “48 ordu euskaraz” antolatu, jai giroan eta norbanakoen konpromisoak landu gabe. Eskaini asteburu bateko agertokia, jardueraz betea eta euskaraz egiteko gonbitearekin. Honako alde on eta txarrak zerrendatu ziren:

Alde onak: antolatzeko esperientzia badugu herrian, lana ezaguna zaigu; euskararen presentzia berriz ere kalean; momentuan indar handia egiten da, punch-a, erakustaldia herrian; hiztunen arteko sarean eragin; eragile gehiago erakartzeko aukera, gazteak erakartzeko aukera.

Alde txarrak: konpromezurik ez, festan geratzeko arriskua; beste festa bat; honen ondoren aldaketa gutxi.

irudi2Beste aukera bat genuen Lasarte Oriako eta Aguraingo esperientzietatik edan, asteburutik eta jai eredutik aldendu eta eguneroko jarreretan zuzen-zuzenean eragiten saiatuko zen eredua sortu:

Alde onak: Eraginkorragoa jarrerak aldatzeko orduan; ERemu ezberdinak jorra daitezke (egunerokotasunekoak); Komunikazio handia eskatzen du; Harreman berriak sortuko dira; Euskalduntzen ari den jendearentzat erabilera lantzeko baliagarria; Erdaldunei begira normalizazio puntua eman eta honen bitartez eragin haien euskararekiko ikuspegian.

Alde txarrak: Konpromezu handiagoa eskatzen du; Punch-a galdu/lausotzen da; helburuak finkatzeko zailtasuna (emaitzak neurtzeko zailtasuna); Komunikazio lan handia eskatzen du; Ohitura falta eremu hau lantzeko (eremu oso ezezaguna); Hona heltzeko ibilbide luzeagoa behar dugu.

hirugarren taldea
Azkenik, hirugarren aukera genuen bi ereduak nolabait uztartzen saiatu. Honela, jai giroan antolatuko genituzke 48 ordu euskaraz baina parte hartzaileengan eragiten saiatuko ginateke konpromezu pertsonalak eskatuz. Honela ikusi zuten bileran:

Alde onak: Posoa utziko duela; Euskaldunak eta ez euskaldunak inplikatuak izango direla; Bertatik sortuta izatea lagunduko duela euskararen aldeko jarrera sortzen; Emaitza luzerako nabarituko dela (lehen aukerarekin konparatuz); Epe motz eta epe luzerako ondorioak; Pausu kualitatiboa ematen dela; Nafarroan erreferentzia sortzea; Publiko zabalagoa.

Alde txarrak: Lan handia; jende asko inplikatu behar da; “Lurralde” ezezagunean sartzen gara; jendartearen konpromezu handia; arriskua bakarrik festan geratzeko; Gauza asko dira; Oso ongi zehaztu behar, errealistak izan.

Azkenean bileran bildutako gehienek bigarren aukera baztertu zuten eta zalantzak sortu ziren beste bi aukeren artean. Hala ere asteburu bat aukeratu da jada “48 orduetarako”: azaroaren 17-19 asteburua.

Bestalde, datorren astelehenean, ekainak 12, bilera berri bat deitu dugu arratsaldeko 19:30ean Lizarrako euskaltegian. Bilera honetan bi gai jorratuko genituzke: proiektuari ekiteko lan taldea osatzea eta “48 ordu euskaraz”en oinarrizko egitaraua zirriborratu.

Kartela

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena