Aste borobila honakoa: Pailazoak, Julio Soto eta Euskararen Maratoia

Betea dator benetan aste hau! Asteazkenean bi ekitaldi, batetik Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berria Garesen 18:00etan (txartela Garesen eta Lizarrako eEkoloren salgai) eta, ondoren, egun berean Lizarrako Maria Vicuñan Julio Sotoren “Bertsolariaren ahotik 20:00etan.

Eta, azkenik, zer esan, ostiraletik aurrera Lizarrako Euskararen Maratoia. Gogoratu larunbateko bazkariaren txartelak ostegunera arte eskura daitezkeela (Ino liburu denda paper denda, AEK, Ikastola eta Udaleko euskara zerbitzua) eta animatu euskararen erabileraren aldeko konpromisoak sinatzera: Ahobizi, Belarriprest edo Bihotzgoxo (lehen aipatu dugun leku beretan).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena