Arrakasta itzela haur tailer zikloan

Irantzu Mankomunitatearen eskutik aurtengoa dugu bigarren haur tailer zikloa azaroan. Azaroaren 4an “Arabiar idazkera eta Henna tatuaiak” izan genuen Abartzuzako ludotekan Dindaiarekin (29 haurrek izena eman zuten) eta azaroaren 11n “Magia tailerra” izan dugu Hodei Magoarekin Jaitzen (21 haurrek izena eman zuten).

Azkenik, azaroaren 25ean “Koloretako ponpak eta zirrindolak” sormen tailerra izanen dugu Dindaiarekin, Muezko udaletxean (momentuz 20 haurrek eman dute izena).

Gehitzea kasu guztietan tailerren gehienezko haur kopurura iritsi dela eta laguntzaile berriak hartu behar izan direla.

Henna tatuaiak eta idazkera arabiar tailerra

Magia tailerraren hasiera

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena