Online izena emateko epea bart itxi zen eta lehen datuak eskura ditugu. Lehenik eta behin aipatzea Lizarraldeko datuek erreferentzia eginen diotela bi eremuri, batetik “Ekialdeko Estellerria” eskualdeari. Aurreko Euskaraldia edizioan eskualde horretan Lizarran eta Irantzu Mankomunitateko herrietan izena emateko aukera zegoen; 2020ko edizioan, aldiz, Lizarran, Deierrin, Oteitzan, Jaitzen eta Zirauki zein Mañerun.
Kopuru absolutuei begira, 2017ko azaroan Euskararen Maratoia ospatu genuen Lizarran eta bertan 242 Ahobizi eta Belarriprestek eman zuten izena (Bihotzgoxo rolean, aldiz, beste 63k). Euskaraldiaren lehen edizioan, 2018an, 756 lagunek eman zute izena, izen emateak hirukoiztu egin ziren eta 2020ko edizio honetan 804 Ahobizi eta Belarriprest ari gara.
Aurtengo izen emateak izen emate batzordearen arabera desglosatuta:
- Lizarraldeko ekialdeko Batzordeen datuak: Lizarran 626, Deierri 81, Zirauki 38, Oteitza 29, Mañeru 26 eta Jaitz 4.
- Bestalde, Ahobiziak nabarmen gehiago dira Belarriprestak baino, edizio honetan %67,7. Halere rolen arteko aldea zertxobait orekatu da 2018an %69,4 baitziren Ahobiziak eta, gainera, Euskal Herriko datuen desorekatik urrun.
- Genero aldetik ere, emakumeak gehiengo dira, %61,1 inguru, eta 2018tik hona pixka bat orekatu da, orduko hartan %62,0 baitziren emakumeak.
- Bestalde, Lizarraldeko Erribera eskualdean: Vianan 85 izen emate egon dira.