Zirika Zirkus Villatuertan… zuen fan, zuen fan, zuen fan, GARA!

Igande arratsaldean Zirika Zirkus antzerki taldea izan genuen Villatuertako kiroldegian. Ehun lagunetik gora aritu ziren Berrerabizi ikuskizunari adi-adi. Gehien-gehienak Irantzu Mankomunitateko eta Lizarrako familiak baziren ere, urrunagotik ere hurbildu ziren emanaldira.

Zirika Zirkus beti bezain fin, akustikara egokitu behar izan zuten bai artistek eta baita publikoa ere… baina, Lizarraldean, zuen fan, zuen fan, zuen fan, GARA!

Bestalde, Udalak ezarritako gehienezko edukiera bete zenez, azken egunotan hainbat familia ezin etorri geratu dira. Bada, adi! Abenduaren 13 bitarte antzerki emanaldi ugari izan baita, besteak beste Lizarran 13an, Lodosan 8an edo Tafallan 7an.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena