Zirika Zirkusen “Berrerabizi” antzezlana Villatuertan

“Berrerabizi Taldea” oso talde esklusiboa da. Top top top, haiek esate duten bezala.

Egun batean Konfuso Barrusorekin topo egin zuten. Konfusok ez zuen murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen garrantzia ezagutzen. Une hartan konturatu ziren, bera bezala jende gehiago egongo zela munduan eta “Berrerabizi Taldea” bilakatzea erabaki zuten. Gure klubekoa izan nahi? Ikuskizun honetan eszenografia, jolasteko materialak eta jantzi guztiak berrerabiliak eta berreginak dira.

Emanaldia azaroaren 29an izanen da, Villatuertako San Gines kiroldegiko pistan 18:00etan. Edukiera mugatua (100 ikusle). Doan. Aldez aurreko erreserba Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuan, telefonoz edo whatsappez. Eman beharreko datuak:

  • Ikusle bakoitzaren izen-abizenak
  • Kontakturako telefono bat.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena