Zinema: Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa

Familientzako animazio film berri bat izanen dugu Los Llanos Kulturagunean: Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa (Kaptein Sabeltann og den magiske diamant), iraupena 81 min. Igandean, maiatzak 2, Los Llanos Kulturagunean 17:00etan.

Sinopsia: Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen omen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.

Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urre eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets. Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak ere diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.

 

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena