“Liburu bat eginen dut” tailerra

Datorren ostiralean, apirilak 30, tailer ederra izanen dugu 17:30ean Lizarrako liburutegian. Aldez aurreko izen ematea beharrezkoa da, bertara joanez edo 948 55 64 19 telefonoan. Adi! Edukiera mugatua baita, lehenbailehen deitzea komeni.

Lizarrako liburutegiak “Liburu bat eginen dut” tailerra eskainiko du. Ekimena elkarlanean jarri dute martxan Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuak eta EDITARGI Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak eta 8 / 12 adineko gaztetxoei zuzendurik dago. Gazteak liburuaren mundura era atsegin batean hurbilduko dira, liburu bat egiten ikasiko dute, koadernatzen, haren azalak eta, baita ere, nahi izatekotan, haren testuak. Tailerretik beraien liburuarekin aterako dira.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena