Anfas eta Mugitu elkarlanean, Ega ibaiaren garbiketa

Jon den larunbatean, apirilaren 24an, Anfas Lizarra boluntario lanetan aritu zen Mugitu Abenturarekin batera Ega ibaiaren inguruak garbitzen eta zaborra biltzen, zehazki, ibai honek Lizarra gurutzatzen duen lurretako zaborrak.

Jarduera hau “ikasketa eta zerbitzua” izeneko metodologiari jarraituz egin zen. Hala, Anfas Lizarraren Aisialdi programako kideek (gazte zein helduen taldeak) programa horren helburuak betetzen zituzten komunitateari zerbitzu ematen zioten bitartean: Ega ibaiaren zati bat garbitzea.

Horrekin batera, nabarmendu behar da ekimen honekin erakutsi nahi izan dela “desgaitasuna duten pertsonek komunitateari egin diezaioketen ekarpena”. Izan ere, arrunta da pentsatzea desgaitasuna duten horiek jasotzen dutela boluntarioen laguntza, baina Anfas Lizarrak azpimarratu nahi du desgaitasunen bat dutenek ere jarduera boluntarioak egiten dituzten pertsonak direla eta, hala, komunitateari laguntza eman diezaioketenak. Horren erakusle garbia dira, bai ibaiaren garbiketa hau, eta baita 2004tik Anfaseko lagunek kudeatzen duten erromesen aterpetxea eta bertan egiten duten lana, biak hala biak gizarteari egin diezaioketen ekarpenaren erakusle.

Halaber, ibaia garbitu ahal izateko, ezinbestekoa izan da Anfas Lizarrak eta Mugitu Abenturak sarean aritu izana eta bi erakundeak boluntario-lana egitea. Hemen Anfas Lizarraren kronika:

Joan den larunbat goizean, Lizarrako Los Llanos parkean 17 lagun elkartu ginen, eta, handik, kayakekin ibaian sartu eta ibai barnean zein ibaiertzetan zegoen zaborra garbitu genuen. Ibai-hondartzan hasi eta Hobi Sainduraraino egin genuen bidea. Hiru lagunek ibaiertzak garbitu zituzten eta gainerakoak zazpi kayaketan banatu ziren eta ibaia barrutik garbitu zuten.

Harritu egin ginen ibaiaren ertzetan eta hondoan zabor asko aurkitu genuelako, baina, hala eta guztiz ere, parte-hartzaile guztiek jardueraren balorazio positiboa egin zuten. Oso eskertuta sentitzen gara Lizarran ingurumena zaintzeko beren aletxoa jartzeko prest dauden erakunde eta pertsonak daudela jakiteagatik, eta guretzat oso esperientzia aberasgarria izan zen, etorkizunean errepikatzea espero duguna.”

Hala, balorazio positiboaren seinale, Anfas Lizarrak eta Mugitu Abenturak jarduera errepikatuko dute maiatzaren 8an, kasu honetan “Gaitasun akademiko, sozial eta komunikaziokoak” programaren partaideekin. Amaitzeko, Anfas Lizarrak biziki eskertu nahi izan die jarduera jarduera hau posible egin duten laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena