Yoga Euskaraz zure etxeko goxotasunean, zergatik ez?

Eskaintza zabala dago Lizarran yoga eskolak jaso ahal izateko. Baina, tamalez, une honetan gero eta zailagoa da aurrez aurre eskola hauek jasotzea eta, besteak beste, hori dela eta, Maialenek proposamen bikoitza ekarri digu: Yoga euskaraz zure etxeko goxotasunean.

Bide batez, eta Maialeni hitza eman baino lehen, Kotarro atarian gustora hartuko genituzke halako bestelako proposamenak ere. Zerbitzua Lizarran edo inguruan ematen baduzu eta euskaraz eskaintzen baduzu, hemen duzu kanal bat doan iragartzeko.

Jarraian Maialenen mezua, hausnarketa eta gonbita:

Euskal Herriko eskualde askotan Yoga bezalako klaseak euskaraz jasotzea normalena da, baina zoritxarrez Lizarraldean ez horrenbeste. Gainera, Covid-19 arazoak, beste alor ugaritan bezala, euskararen erabileraren ere eragin du, gutxiago, gutxiagotan eta gutxiagorekin hitz egin dezakegu. Hala, Lizarran euskaraz egiten ziren hainbat ekimen murriztu edota desagertu egin dira.

Orduan, zergaitik ez zure gorputza zaindu, maitatu eta sentitu, etxeko goxotasunean eta gainera euskaraz? Hementxe dago eskaintza polita, Yoka klaseak Online Euskeraz. Anima zaitez, euskaraz maitatu, sentitu eta bizi.

Interesa piztu zaizu? Bada, klaseak astean behin igoko dira eta 45 minutuko iraupena izango dute. Helduei zuzenduta daude eta bertan “asanak” posturak, meditazioa, arnasketa eta erlajazioa landuko dira. Bestalde, eskola bakoitza zerbaitetara zuzenduta izango da, lehenengo klasea antsietateari begira izango da.

Eskolak online izateak baditu zenbait onura, besteak beste, grabatuta dagoenez, erabiltzaileari ongi datorkionean, egunean zehar tartetxo bat libre duenean, egin ahalko dituela ariketak. Bestalde, nahiz eta eskolak online izan, ordutegi bat eskainiko da sortu ahal diren zalantzak argitu ahal izateko. Azkenik, hileko 35 euro izanen dira. Informazio gehiago nahi baduzu, edota izena eman nahi baduzu, hona Maialenen telefonoa: 645215823.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena