#JantziKaleak Euskaraldiko banderatxoarekin eta maskarekin

Une honetan Euskaraldiaren izen ematea garai betean gabiltza, eta, azaroaren 20ra bidean, Euskaraldia ikusgarriago egiteko ekimenak jarri dira abian. Honela, Euskaraldiaren leloa duten banderatxoak jarri dira eskuragarri, bai online Euskaraldiaren dendan, zein Ino liburu-papedendan eta Irantzu euskara zerbitzuan.

Bestalde, Lizarraldeko batzordearen ekimenez, Euskaraldiko maskara berrerabilgarriak ekoitzi dira. Adi! ze maskara kopuru mugatua ekoitzi da eta beraz, agortutakoan ez da berririk izanen. Honakoak eskuragarri daude Ino liburu-paperdendan zein Irantzu euskara zerbitzuan.

Bestalde, #JantziKaleak ekimena abiatu da Euskaralditik… eta saria du! Euskaraldiko produktu loteen zozketan parte hartu nahi duzu? Hona jarraibideak:

  1. Atera argazkia Euskaraldiko zure banderatxoarekin.
  2. Igo zure Facebook, Instagram edo Twitter kontura.
  3. Ez ahaztu etiketatzea! #JantziKaleak (eta Kotarroren proposamena, #Lizarra edo #Lizarra|ldea etiketa ere gehitu!)
  4. Eta sartu Euskaraldiko produktu loteen zozketan!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena