Euskaraldiak telefono eramangarrietarako APPa du jada, bai Android gailuetan zein iOs gailuetan. Aplikazioarekin, besteak beste, Euskaraldian izena eman dezakezu, aholkuak jaso Ahobizi zein Belarriprest jarduteko, albisteak, inguruko Ariguneak topatu, irudiak partekatu… Eta, bereziki interesgarria: “Euskaraldia egingo den egunetan ariketa laguntzeko proposamenak egongo dira“.
Argibide gehiago Euskaraldiaren webgunean.