“¿Y si supiera euskera?” kanpaina hasiera, Emoji filmaren promozioa?

Emojiak “Japoniako posta elektroniko eta web orrialdeetan maiz erabiltzen diren ideogramak eta sentikurren antzekoak” dira (Wikipediatik). Kasu honetan garai berean bat egin dute Emoji filmaren estreinaldiak eta kalean/sarean ikusi ahal izan dugun “¿Y si supiera euskera?” emoji-kartelak.

Galdera ederra: euskara baneki, zer egin nezakeen? nola senti, nor ezagutu? Norberak bere erantzuna topa lezake, hona hemen zenbait aukera:

  • egungo Nafarroa bere osotasunean bizitzeko aukera (mendialdeko sagardotegietatik erriberako ardotegietara, bertso emanaldietatik jota berritzaileetara, zikirotik txerrikume errea dastatzera)
  • lan aukera handiagoak nire herrian
  • erro sakonagoak unibertsal izateko (atzerrian lan eta bizi, nazioarteko kulturetan murgildu, kultura kontsumitu…) eta munduari ekarpen pribilegiatua egiteko, guk soilik aberastu dezakegu euskararekin giza-unibertsoa (kultura, hizkuntza, identitate-aniztasuna)
  • identitate-anitza izatea zer den ulertzea, bestea errespetatzen laguntzen du
  • hizkuntza-trantsizioak egiteko erraztasuna eta garunaren trebakuntza
  • bi euskaldun topo egiten dutenaren konplizitate berezi hori…

Eta, azkenik, eta kasurik kaxkarrenean ere, “¿Y si supiera euskera?” siempre es y será más que si no supiera.

Emoji filmaren teaser ofiziala euskaraz (Zinemauneak.eus)

Emoji filmaren trailer ofiziala euskaraz (Zinemauneak.eus)

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena