“Villatuerta tropikala” bideoa-laburra: Euskara Plazara eguna

Joan den igandean, urriak 23, Euskara Plazara jaia ospatu zen Villatuertan. Jai eguna iragarriz, aste osoan zehar erakusketa txiki bat egon zen kiroldegiko sarreran. Bertan ikusi ahal izan dugu Nafarroako toki entitateen euskara zerbitzuen lana, euskararen bilakaera eskualdean, Irantzu euskara zerbitzuaren bilakaera bertan ibilitako teknikarien irudi eta aipuz hornitua…

Igandean bertan, egunari hasiera emanez, tokiko Irriherri euskara elkartearen 10 kide elkartu ziren goizean goiz. Ondoren, eguerdian, Oskar Estanga artista eta showman-ak haur eta helduak sorgindu zituen. Akelarre musikala dena zen mugimendu, soinu, hitz, musika… eta ederki gozatu genuen proposatu zigun guztian. Izerditutako haurrek aurrena eta, ondoren, helduek, primerako jan eta edariz hornitu genuen bazkaria. Bazkalostean bertsoa eta kantua Aimar Karrika eta Oskar Estangarekin. Doinuz eta moldez, herrialde askotariko erritmoak bat eginez, kaleko giro euritsua tropikal bilakatu zuten gurean.

Egun ederra Villatuerta Tropikala!

Villatuerta tropikala

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena