
(Kulturklik-etik hartutako irudia, “Feriatzaileak” Patxi Larrionena)
Lizarrako Irakurle Klubak seigarren ikasturtea du honako hau. Xabierren gidaritzapean, urtero 7 bat liburu proposatu ohi dira eta hileko azken ostegunean elkartu, ordubetez liburuaz solas egiteko. Gainera, urtean behin normalean, autore edo itzultzaile bat ekarri ohi da. Aurten, maitzaren 25ean izanen dela ematen du, Patxi Larrion, honen Feriatzaileak eleberriaren inguruan hitz egiteko.
Beraz, hona hemen Xabierrek egiten digun proposamena, “Beti bezala, zeozer proposatu nahi baduzue, egizue lasai ederrean!“. Ohi bezala, Irakurle Kluba Lizarrako liburutegian bilduko da, hileko azken osteguneko ilunabarrean.
2016-2017rako proposamena:
Urriak 28: Maleta, Sergei Dovlatov
Azaroak 24: Baionak ez daki, Bea Salaberri
Urtarrilak 26: Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria
Otsailak 23: Sumisioa, Michel Houellebecq
Martxoak 30: Atertu arte itxaron, Katixa Agirre
Apirilak 27: Farorantz, Virginia Woolf
Ekainak 1*: Feriatzaileak, Patxi Larrion
*Azken saioa astebete atzeratu da maiatzaren 25a Puy eguna delako Lizarran, jaieguna.










