
Bertsolaritza mundua oso arrotza izan da emakumeentzat orain dela gutxi arte. Asko dira unibertso horretan lehenengo urratsak eman dituzten emakumeek gainditu behar izan dituzten aurreiritziak eta trabak. Emakumeen presentziak gora egin duen arren, oraindik ere bide luzea gelditzen da.
Interesgarriak dira oso gai honen inguruan Uxue Alberdik planteatzen dituen galderak: Zein da egun emakume bertsolariek bizi duten errealitatea? Aurrez egituraturiko bertsolaritza moldean eroso sentitzen dira? Badute euren molde propioa garatzeko modurik? Nolakoa zatekeen bertsolaritza emakumeek garatu izan balute? Zeintzuk dira emakumezko bertsolarien erronkak? Zer dute eskaintzeko? Zer borrokatzeko? Diskurtso feministak zer on eman diezaioke bertsolaritzari?